XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Min fisikoa zaindu behar da, baina larrialdia, tristura, lorik eza, bakardade-sentipena eta abar ere bai.

Gaixoari sortzen zaizkion arazo asko (egoitza, lana, egunero behar duen laguntza [jaikitzeko, ibiltzeko, elikatzeko, garbitzeko, jazteko, etxea zaintzeko eta janariak prestatzeko], eta laguntza psikologikoa ez dira egoki konpondu eta oraindik horretarako sortu diren elkarteak dira baztertutako, dirurik, familiarik edo lagunik gabeko gaixoak zaintzen dituztenak.

Hiltzen laguntzea

Hiesak, minbiziak bezala, egoera terminaleko gaixoen eta heriotzaren aurrean jartzen gaitu.

Heriotzaren prozesua berez konplexua bada, Hiesa duten gaixoen egoera terminalak arazo zehatzak ditu:

- gazte izatea (goiz hiltzea); GIBaren transmisioa dela eta lotsa sortzen da bere senide eta lagunengan;

- maiz, erruki faltagatik eta erruduntzat jotzen direlako, gaixoak eta senideak utzi egiten direlako isolatu eta bakarrik geratzen dira;

drogak hartzen dituztenek arazoak dituzte drogak lortu eta administratzen;

askok ez dute etxerik edo bizileku egokirik, diru-arazoak dituzte, errudun sentitzen dira eta beren buruaganako estimu gutxi izaten dute.

Oro har, gaur egun ospitaleetan hiltzeko dagoen joera aldatzeko etxeetara joaten diren laguntzaile profesionalen zein gainerako laguntzaileen erakunde espezializatuen sareak prestatzea izan daiteke egoera terminalean dauden gaixo gehienentzat erantzun egokia;

hiltzear dauden gaixo guztientzat baztertu ezinezko eskubidea (duin hiltzeko eskubidea) zaintzeko erantzuna, alegia.